Gure jatetxea eta taberna

Abaraxkako jatetxea eta taberna sukalde zoragarria dastatzeko eta kafe bikain baten bueltan une ederrak pasatzeko leku ezinhobea da. Kukuerri bailararen sarrerako gain batean gaude, eta gure terrazak ikusmira zoragarria du, Azkoitiari, Urola bailarari eta inguruko mendi guztietara begira. Seme-alabentzat jolaslekua dugu lorategian, eta gune estalia eta klimatizatua egun hotz eta bustietan babesteko.

Etor zaitez eta dasta ezazu gure eskaintza gastronomikoa, bertako produktuetan oinarritua; gozatu bidezko merkataritzako kafearekin eta sukaldean prestatu dizkizuegun sorpresa guztiekin.

Azaroaren 21ean irekiko ditugu berriro gure ateak

Azaroaren 21a arte itxita egongo da Abaraxka jatetxea. Egun horretan irekiko ditugu berriro gure ateak. Dena prest, beraz, San Andres eta Gabonetako jaietarako. Baina ez dira hemen bukatuko berriak, otsailerako eskaintza berritua eta zabalagoa prestatzen ari baikara.

Ordutegia

Astelehena itxita.
Asteartea, asteazkena eta osteguna 08:30 – 20:00
Ostirala eta larunbata 08:30 – 23:00
Igandea 08:30 – 21:00