Bizikletan zatoz? Bizikletekin? Ingurumena, natura, ekologia… gure eguneroko bizitzan erabat txertatuak ditugun terminoak dira. Horrexegatik saiatzen gara, beti, bizikletaz edo bizikletekin egindako turismoa eta bidaiatzeko era bultzatzen. Zerbait naturala da guretzat.

Horregatik, horretarako, lasai, eroso eta seguru etor zaitzteen Abaraxkara, hau da zuentzako eta zuen bizikletentzat prest duguna:

  • bizikletak giltzapean gordetzeko lokal bat.
  • oinarrizko lanabesak edo erremintak, puzgailua… tailer txiki bat antolatu dugu. Matxura handiren bat izanez gero, dena dela, Elorza Bizikletak herriko tailerrarekin jarriko zaituztegu kontaktuan, behar edo nahi izanez gero.
  • bizikletak garbitzeko gunea.
  • bizikleta elektrikoak kargatzeko gunea.
  • ibilbide propioak, Abaraxka-Abaraxka, errepideko zein mendiko bizikletentzat, linkekin eta trackekin monitorizatzeko.
  • biziklletak alokatu nahi izanez gero, Azkoitiko Aitzaki Kirolak dendarekin jarriko zaituztegu kontaktuan.
  • bestalde, bizikletak eroso aparkatzeko gunea ere badugu terrazen ondoan.