
Garai honetan bereziki, garbitasuna eta segurtasuna erabateko lehentasunak dira guretzat. Bezeroak eta egoiliarrak babestuak eta seguruak senti zaitezen, ohiko garbitasun neurriak indartu egin ditugu, zuen ongizatea baita gure lehentasuna:
- Esparru amankomunen eta logelen eguneroko garbitasuna, kontrol bikoitza eginez garbialdi bakoitzaren ondoren eta dena dokumentatuz.
- Asko erabiltzen diren eta bereziki zaindu beharrekoak diren gainak eta lanerako-gainak gogor garbitzen eta desinfektatzen ditugu.
- Izaren eta eskuoihalen garbiketa profesionala.
- Hosteleko eremu guztietan distantziak eta tarteak handitu ditugu.
- Eskuak desinfektatzeko gelak eraikin osoan.
- Giltzak desinfektatuak, check in / check out mugikorretik egiteko aukera eta ordainketak txartelarekin egiteko gomendioa.
- Lankide guztiek musukoak erabiltzen dituzte eta eskuak kontaktu bakoitzaren ondoren garbitzen eta desinfektatzen dituzte, Hosteleko esparru guztietan: logeletan, eremu amankomunetan, jatetxean, terrazan… Garbitasuna bereziki zaintzen dugu jatetxean, jakina.
- Jatetxean zein terrazan mahaiak eta aulkiak erabilpen bakoitzaren ondoren garbitzen dira.
Abaraxka Azkoitia Hostel-en espazioa, pribatasuna, konfidantza, garbitasuna eta segurtasuna lehentasunak dira.