Erromako Zubiak “ehizatzeko” leku aproposa da Abaraxka. Eguzkia gordetzen denean ekaitzak pasa ahala sortzen dira gure etxearen gainean. Eguzki izpiak atzean, Egurla aldean, mendebaldera, eta ekaitza aurrean, ipar-ekialdera, Azpeiti aldera.

Azken egunotako udazkenak bat baino gehiago utzi dizkigu. Argazkian ikus dezakezuena joan zen larunbatean “harrapatu” genuen, urriaren 10ean.