Abaraxka Azkoitia Hostel

Abaraxka Azkoitia Hostel Euskal Herriaren bihotzean dagoen elkargune berezi bat da, konfidantza, naturaltasuna, aniztasuna eta lasaitasuna oinarri dituen aterpetxe bat. Atseden hartzeko edo talde ekimen baterako ideala.

Ongietorri, Bienvenid@s, Welcome, Benvinguts, Bienvenue, Willkommen… Ongietorririk beroena eman nahi dizuegu Abaraxka Azkoitia Hostel-era. Donostia eta Bilbo artean gaude, Azkoitiari eta Urola bailarari begira dagoen balkoi natural eder batean, mendiz inguratuta baina itsasotik 20 minutura bakarrik. Abaraxkak xarma handiko ostatua eta jatetxe bikaina uztartzen ditu. Elkargune ederra da bidaiarientzat, eta bertako lantalde zoragarriak etxean bezala sentiaraziko zaitu.

Abaraxka Azkoitia Hostel-ak jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua ditu oinarri. Aterpetxe ideala da arnasa hartzeko, deskantsatzeko eta gozatzeko, guzti-guztiontzat irekia. Giroa lasaia da, naturala. Abaraxkak lo egiteko edo ostatu hartzeko hiru era eskaintzen ditu: literetan 4 eta 10 lagunentzako geletan; gela bikoitzak bainugelarekin berotasun eta pribatutasun gehiago nahi dutenentzat; eta aterpetxearen hego-mendebaldeko ertzean dagoen etxe turistiko zoragarri bat, 8 lagunentzat (hiru logela eta bi bainugela ditu).

Taldelana edo ekitaldi desberdinak antolatzeko eta egiteko gune eder bat ere eskaintzen dugu. Baita herrira eta mendira irekita dagoen terraza gozagarri bat ere. Wifia eta aparkalekua segurtatuak dituzue, eta baita berokuntza zentrala ere. Haurrentzako leku bereziak ditugu, eta mugikortasun murriztua dutenentzat gune egokituak. Etxeko animaliak ongietorriak dira.

Abaraxka Azkoitia Hostel-a Euskal Herriaren bihotzean dago kokatuta, leku guztietatik gertu, baina zarataren erdian egon gabe. Atsedenerako lasaitasuna, eta dibertimendua eskura. Donostia eta Bilbo 45 minutura daude (Biarritz eta Iruñea ordubete pasatxora); Zarautz, surfaren erreinuetako bat, ordu erdira; Zumaiako itsaslabar paregabeak (Flysch delakoa eta Geoparkea), 20 minutura; Ekaingo leizea, 15 minutura; eta Loiolako Santutegia, 5 minutura eta aterpetxetik bertatik ikusgai.

Baina Abaraxka ostatu eta janaria baino askoz gehiago da: aterpetxeak eta jatetxeak Bizilore izeneko hezkuntza eta hazkuntza proiektu aitzindaria sostengatzeko sortu ziren. 2 eta 12 urte bitarteko bailarako neska-mutil askoren etorkizuna zuei esker ere elikatzen da. Mila esker etortzeagatik!