Ezagutu gaitzazu
Abaraxka Azkoitia Hostel Euskal Herriaren bihotzean dagoen elkargune berezi bat da, konfidantza, naturaltasuna, aniztasuna eta lasaitasuna oinarri dituen aterpetxe bat. Atseden hartzeko edo talde ekimen baterako ideala.
Abaraxka etxea
Etxeak, aterpetxearen eraikuntzan bertan, bi solairu ditu eta 8 lagunentzako tokia. Goiko solairuan, 3 logela eta bainugela bat. Beheko solairuan, sukalde guztiz hornitua, jangela-egongela eta bainugela bat. Terraza pribatua du etxeak. Zoru erradiatzailea du beheko solairuan, eta berogailuak logeletan. Haizegailua, ontzi-garbigailua, arropa-garbigailua, labea, telebista eta wifia.
Gure logelak
2 pertsonentzako
2 logela, komun pribatuarekin.
2 logela, komun partekatuarekin.
4 pertsonentzako
6 logela.
6-10 pertsonentzako
2 logela.
Taldeentzako guneak
Abaraxka Azkoitia Hostel-ak gune irekiak (terraza eta lorategia) eta areto handi bat eskaintzen ditu (Abaraxka Aretoa) mota askotariko ekintzak eta ekimenak antolatzeko (lan bilerak, kontzertu txikiak, dantza saioak, yoga…). Akustika eta argiztapen egokiak ditu horretarako.
Abaraxka Aretoak mendira begira dauden leihateak ditu, egurrezko zorua eta sabaia; 129 m2-koa da bere azalera eta 100 lagunentzako kapazidadea du, egin nahi den muntaiaren arabera.
* Kontsulta itzazue, mesedez, zuen beharren araberako zehaztapen teknikoak, erabilpen baldintzak eta prezioak.
Zerbitzuak
Erabilera anitzeko gunea
Umeentzat egokitutako kanpo espazioa
Doako WIFI zerbitzua
Doako aparkalekua
Igogailua
Informazio turistikoa
Mugikortasun murriztuko pertsonentzako egokitua
WCak logela edo solairu berdinean
Gas galdarako berogailua
Lanerako, jardunaldietarako… gelak alokatzeko aukera
Aterpetxeko erabiltzaileentzako terraza
Etxeko animaliak onartzen ditugu. Doan
Informazioa
58 pertsonentzako ostatua
Ordutegiak:
Sarrera: 16:00tatik 21:00ra
Irteera: 12:00ak baino lehen
Gosaria: 8:00etatik 10:00era
Galdetu, erreserbatu