Proiektua

2013an Bizilore familia-elkartea sortu genuen: irabazi asmorik gabeko bilgunea, tokiko hezkuntza munduari gure alea eskaintzeko asmoz. Orain arteko urteetan, bi helburu izan ditugu gidari: hezkuntza proiektu homologatu bat eraikitzea, aldi berean hazkuntza proiektu integrala izango zena.

Ikastea bizi-prozesu gisa ulertzen dugunez, bizitzarekin batera hasten da, haren baitan txertatuta dago, eta heriotzarekin bukatzen da. Etengabe ikasten dugu, egun osoan zehar, gure bizitzako egun guztietan, ez baita ikasi gabeko bizitzarik, eta ikastea ez baita ezagutzak biltze huts izatera mugatzen.

Konfiantzan oinarritzen gara, neskato edo mutiko bakoitzaren ahalmenean, haren autonomia eta ekimena errespetatzean, ikasketa prozesuak pertsona bakoitzarentzat daukan erritmoan; naturan eta naturarekin ikastea da kontua, sormena piztuz, emozioak azpimarratuz, jolasa ikasteko tresna bihurtuz, irakurri, idatzi eta ulertzeko prozesuan lagunduz… Hazteko eta heltzen joateko erritmo horri laguntzeko gai izango baldin bagina, gure erritmoak horrekin bat egitea lortuta, mundua gure seme-alaben begietatik aurkitu ez ezik, begirada berri gizatiarragoa eta zoriontsuagoa eskuratuko genuke.

Hori dela eta, beharra sentitu genuen, koherentziak horretara bultzatuta, proiektu pedagogikoa 3 urtetik 12ra bitarteko haurrentzako eskola berri bat baino gehiago izan zedin. Belaunaldi guztietara zabaltzea bilatu genuen, hazkuntzako esparru guztietara, alegia. Horrekin batera, beharra iritsi zen gure proiektua komunitatera irekitzeko eta bertan gertatzen diren aldaketak babesteko. Hala sortu zen gure Hazkuntza Proiektu Integrala, eta bizitzako prozesu guztiekiko gure konpromisoa eta errespetua, gure nortasuna aske gara dadin, natura errespetatuz eta harreman irekiago nahiz osasuntsuagoen alde apustu eginez.

Urte hauetako ibilbidea ez da erraza izan. Bidean aurkitu ditugun zailtasunak eta buruhausteak esanguratsuak izan diren arren, lana egiteko batasunak eta gogoak zailtasun ugari gainditzen lagundu digute, eta hezkuntza proiektua finkatzen. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa indartzeko jaio zen Abaraxka aterpetxea eta bai haren baitako Mikel Uria jatetxea ere; horietan irabazitakoa eskola kudeatzera bideratzen da.