Ingurunea

Izarraitz

Gipuzkoaren erdialdean dagoen kareharrizko mendigune harkaiztsua da Izarraitz. Deba eta Urola ibaien erdian kokatuta dago, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietan. Ia 1.600 hektarea ditu, horietatik parterik haundienean 400 metrotik gorako batez besteko altuerarekin.

Hernio-Gazume

Hernio-Gazume eremua karekizko formazioa da, gailur harritsuz eta lurzoruzko koba karstikoz osatuta dagoena. Kontserbazio Bereziko eremu izendatu dute eta Natura 2000 sarean sartuta dago. Guztira, 2.160 hektarea ditu, Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Bidegoian, Errezil, Hernialde, Larraul eta Tolosa udalerrietan banatuta.

Mendi ibilbideak

Urola ibaiak Azkoitik Zumaiara osatzen duen lur eremua, homologaturiko PR edo ibilbide motz desberdinez lotu dugu, nahiz bisitari nahiz bertako biztanleei bertan dauzkagun txoko eder bezain ezezegaunak erakutsi asmoz, kirola eta turismoa biak batera uztartuaz.

Geoparkea

Itsasoa eta lurra elkartzen direneko miraria

Gipuzkoa mendebaldeko Geoparkeak itsaslabar ikusgarria hartzen du bere baitan, eta ondare aberatsa eskaintzen du geologiari, paisaiari eta kulturari dagokionez. Zumaiak, Debak eta Mutrikuk osatzen duten gunea Europako Geoparkeen Sareko kide da.

Ibai-Eder urtegia

Ibai-Ederko urtegia Nuarbe auzoan dago, Azpeitiko eta Beizamako lurretan. Urola Erdia, Behea eta kostaldeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio) 68.000 biztanleen beharrak asetzen ditu, urteko 6.598.000 m³ko kontsumoarekin, hain zuzen.

Zestoako Bainuetxea

Garai batean Gipuzkoan zeuden bainuetxe ugarietatik Zestoakoa da, 200 urteren ondoren, zutik dirauen bakarra. Kondairak dioenez, 1760. urtean konturatu ziren Zestoako uren balio terapeutikoaz. Donemiliagako markesa Zestoa inguratzen duten zelaietan zebilela, hazteriak jotako bere txakurrek ur beroz betetako putzu batzuetan bainatu eta berehala sendatu omen ziren.

Kirol portua

Marina Urola Kirol Portua, Zumaian

Urola ibaiaren bokalean kokatzen den Zumaiako kirol portuak 550 amarratze-leku ditu. Zerbitzu ugari eskaintzen dituen portu hau toki paregabean dago, Flysch-aren aldamenean.

Santiago hondartza

Luzera: 350 m.
Batez besteko zabalera: 175 m.
Hiritartze maia: ERDI-IHIRITARRA
Harearen kolorea: GORRIZKA
Harea mota: HAREA XEHEA
Bainurako baldintzak: OLATU ERTAINAK

Itzurun hondartza

Luzera: 270 m.
Batez besteko zabalera: 75 m.
Hiritartze maia: HIRITARRA
Harearen kolorea: GORRIZKA
Harea mota: HAREA XEHEA
Bainurako baldintzak: OLATU HANDIAK MAREARTEKO ZABALGUNEA

Estali gabeko igerilekuak, Azpeitian.

  • 900 metro koadroko igerileku ludikoa
  • 1.500 metro koadroko belarrezko solarium-a
  • Komunak
  • Txosna

Tel.: 943 81 30 69
Egutegia: Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik.
Ordutegia: egunero 11:00etatik 20:00etara. Igerilekuak ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik
Tarifak: Abonu gabeko sarrerak= 17 urtetik gorakoek, 6,10 euro; 17 urte artekoek, 4,75; langabe eta erretiratuek, 4 euro.

Ugarte Igarango igerilekuak, Azkoitian.

  • Bi igerileku ludiko: handia (1,40 eta 1,80 cm. arteko sakonerarekin) eta txikia (30 cm.)
  • 5.600 metro koadroko belarrezko solarium-a eta 80 metro koadroko solarium-a hamakekin.
  • Komunak
  • Vending makinak

Egutegia: Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean daude zabalik.
Ordutegia: 10:30etik 20:00etara.
Tarifak: eguneratuta Elkarguneko webgunean

Urolako Bide Berdearen ibilbidea

Urolako tren zaharraren ibilbidea berreskuratuta.

Urolako Bide Berdeak Azpeitia eta Legazpi lotzen ditu Urola ibaiaren bideari jarraituta. Azpeitiko Garmendipe kirolgunean hasten da ibilbidea eta zuzenean Loiolaraino eramaten gaitu Bide Berdeak.

Urolako Bide Berdea. Fitxa teknikoa

Urolako Bide Berdea. Aholkuak